HERRI URRATS : besta gazi-gozoa
Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestak milaka lagun bildu ditu igande honetan Ortzango errekan, Senpereko aintziran. Halere, antolatzaileek irakurketa gazi-gozoa egin dute ainitzez jende gehiago espero baitzuten. Ondoko egunetan laguntza gehiago eskatuko dute. Seaska federazioak danborrada erraldoia eginen du ere maiatzaren 23an Baionako karriketan barna.





























