BIBA ZUEK : mila saio, euskaratik eta euskaraz
Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiak aurkezten duten saioak arrakasta erdietsi du bost urtez. Euskal Telebistaren arratsaldeko magazinak milagarren atala eskainiko du martxoaren 20an. Gau horretan urtemuga ospatuko dute gala batekin ETB1n.


Sanoa, alaia, hurbila eta sakona. Garai bateko "Sorginen Laratza" eta "Bertatik Bertara" saioak gogoratzen ditu astelehenetik ostiralera Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia ETB1en aurkezten duten Biba Zuek saioak. Ondoan duten lan taldearekin euskaltzaleen topagune garrantzitsuenetakoa sortu dute. Berdintasuna eta errespetua bezalako baloreak sustatzen dituzte ere gizarte gaiei toki zabala emanez.
Bost urtez mila atal eskaini dituztenez, egun hauetan saio bereziak egiten dituzte herriz herri ikusleengandik are hurbilago egoteko. Bideoklip bat agertu dute ere.
Martxoaren 20an, bi saio berezi proposatuko dituzte. Arratsaldeko emankizunak betiko ordutegia izanen du, 17:45etik 19:45era. Lehen hitz ordu hori erromeria giroan ospatuko dute.
Mila atal, gala bat
Gauean, 22:25ean Euskal Telebistaren lehen kateak Biba zuek. Mila 1.000 esker! emankizun berezia eskainiko du. Sorpresaz betea izanen den gala horretan, aurpegi ezagun andana agertuko da, horien artean Anne Etchegoyen kantaria, Andoni Egaña bertsularia, Hilario Arbelaitz sukaldaria, Aitzol Atutxa aizkolaria eta urteetan saioan kolaboratzaile izan direnak. Bertsuek, dantzek eta musikak toki zabala izanen dute Miramongo plato handian eginen den gala berezian.
Goresmenak bertze mila saio egin nahi lituzken lan taldeari. Biba Zuek!









